Andren eta gizonen baldintzak desbardinak fabrikan
- 2018
- BUSTURIA
Erromerietara eurak hamabost bat urtegaz hasi ziran urteten. Sanantonioetan Urkiolara, abuztuan Mañariara, andramarietan Izurtzara joaten ziran erromerian, baina kalera pentsau be ez. Soinulariak egoten ziran, eta dantzan ibilten ziran. Dantzariak bata bestea baino handiagoak izan ei dira eurak. Abarketa zuriak jantzita joaten ziran basorik baso Urkiolara, Izurtzara… Lehenago kaminorik be ez egoan. Orozketara be joaten ziran santiagoetan. Neska eta mutil batera ibilten ziran, auzoan gehienak familiakoak ziran eta. Erromeriatik bueltetako ordua jagon behar izaten eben, ezpabere aita haserratu egiten ei jaken. Aitari be hainbat gustetan jakon dantzan egitea; amari ez horrenbeste.
Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia
Erakundea: Labayru Fundazioa