• 2017
Atzera

Ikatza egiteko prozesua

 

Lehenengo, pago-mukurrak ipinten dira buelta guztian, barrenean; eta hareen gainean, egur lodia. Inguru guztian joan behar dau egurrak igual, erredondoan. Erditik zuloa doa gora. Apurka-apurka mehe ipinten joan behar izaten zan. Gero, irea ipini, eta, ostean, iduria botaten jakon. Iduriak lur baltza izan behar dau, tapetako, itoteko. Iduri hori aurreko ikatza egosiko lekuan topau ezkero, ha izaten zan ona; botoa esaten jako horri. Sua goiko puntatik behera emoten jakon. Su horrek behean hartu behar dau, eta behetik gora etorri egosten. Gainea tapau egiten zan. Haizeagaitik-edo mokorraren bitarteren bat ikusi ezkero, suak urteten eban, eta ha betegarriagaz bete behar izaten zan. Azkenean, egosten dagoanean, beren-beregiko palu bategaz jo egin behar zan buelta guztian.

 

Barriemoilea: Santiago Canales

Erlazionatutako Bideoak