Haurtzaroko jolasak
- 2014
- BILBAO
Lehenengo ikastolea 1957ko urrian zabaldu zan; eta hiru hilebetean, Gabonetarako, eskaera piloa eukien. Beste andereño bat behar zan. Ikasgelak baegozan; gelak ederrak egozan, itzelezkoak. Orduan, Agurtzane Alberdi, beste andereño bat etorri zan. Hori be Xabier Peñak ekarri eban, eta biek ikasturtea oso ondo amaitu eben, pozik. Egin eben programa guztia amaitu eben. Gainera, antzerki-areto bat be baeukien han, eta jaialdi bategaz amaitu eben ikasturtea. Ikasturtean ikasitako ipuinak, edo olerkiak, edo abestiak umeek antzeztu ebezan, eta gurasoak pozik eta eurak be pozik egon ziran. Isilpeko ikastolan, baina oso ondo amaitu eben.
Barriemoilea: Mari Angeles Garai
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa