• 2017
  • ATXONDO
Atzera

Hurretx-makilak

 

Hurretxa oso ona da gauza askotarako, eta, gainera, urte guztian dago bizi-bizirik. Neguan hasten da lorea emoten, eta ostean hurrak emoten dauz. Hurrok ez dira bakarrik katagorrientzak, guretzat be bai. Hurra oso ona da gorputzerako, neurriz jan ezkero beti be. Horrez gainera, makilak be emoten dauz. Makila magikoak, hurretx zuriz egindakoak. Hatxean ibilteko ez dago hurretx-makilea baino hobeagorik ezer.

Gaur egun, modan dagozan burdinazko makilok ez eroan hatxean ibilteko, apurtu egiten dira eta. Arriskutsuak dira eta paseorako dira onak, baina hatxean ibilteko hurretx makilak dira onak. Makilok norbere belarri puntaraino heldu behar dira.

Hurretx-makila zuria da gure artean makilarik ederrenetarikoa. Gorostia be bai, baina hurretx zurizkoa oso ona da.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erlazionatutako Bideoak