Altamirako eskolara joan zan
- 2018
- BUSTURIA
Maiatzaren 3ko Santa Kurtze egunean hodeia librau egiten zala esaten zan; eta ordurik irailaren 14ra arte, Galdakoko jaiak arte, hodeiak peligru handiagoa eukala. Gero peligru gitxiago ei eukan.
Trumoia uxatzeko, inoiz igitaia etxetik ahalik eta urrinen bota dabe altzairua euki eta tiratu egiten dauala-eta. Kandela bedeinkatua be inoiz isiotu dabe. Errosarioa be errezetan eben; errezau, errazau eta errezau, gosea egon arren, errezau.
Baten andrea ume bigaz kuartuan ohean jarrita egoala, hodeia sartu eta horma guztia arrankau eta tokadora baltzitu eban. Gizonaren osabeari etxean jarrita egoala, hodeia sartu eta lepotik botata eukan jakea kendu eta metro bira bota eutsan. Bildur handia hartu eutsan hodeiari. Hodeia Durangon barruntau orduko ostendu egiten zan.
Barriemoileak: Mari Artetxe eta Migel Legarreta
Erakundeak: Zuztarretatik Ahora eta Labayru Fundazioa