Debuta
- 2019
- ATXONDO
Inor hilten zanean, egunean birritan joten ziran kanpaiak; bata hamabiak jo eta ostetxuan. Hil kanpaia esaten eutsien. Beste kanpaiak abemarien ostean edo aurretik, zazpirak inguruan.
Orain, ostera, mezea sartzen danean baino ez da abisetan. Gizona bazan, 3 kanpaikada joten ziran; andrea bazan, bi. Umeren bat hilten bazan, kanpai-txikerra joten eben. Jo egiten zan etxetik ezagutzeko zein zan hil zana.
Barriemoileak: Ines Egia eta Fernando Egia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala