Abastos
- 2010
- SONDIKA
Mariaren Alabak alkartean egon zan. Ez eutseen jantzan egiten ixten eta erromeriara joaten ziranean, eskina baten egon behar izaten eben begira, mamalea moduan. Soltua ixten eutseen, baina besterik ez.
Hamabi urtera artean egon zan alkarte horretan. Nagusiagotan bere egoten ziran batzuk, baina lekukoak itxi egin eban kriada joan zalako. Mariaren Alabak alkartekoek medaila bat eukiten eben lazu zuriagaz. Domeketan mezara joateko ipinten ebezan medailea eta lazua. Euren eginbeharra horixe izaten zan: eleizara joan eta eleizan agintzen ebezan beharrak egin; ze erromeriara eta mutilakaz ibiltea bere kontuz. Abadeak esaten ebanari obedidu behar; izan bere, abadeak amak bere ipinten ebazan berotuta eta garrote hotsa etxean! Dana zan kastigua.
Barriemoilea: Maria Berezibar
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa