Eskolara bederatzi urtegaz
- 2014
- BILBAO
Denporea siku dagoanean, zestea sikatu eta mobidu egiten da. Sikuak zestei eta pelotei eragin egiten deutse. Zestea flojo geratzen dan orduan, izerdiagaz edo toalla busti bategaz sendotu behar da. Umeltasun handia dagoanean, barriz, ezin jako tantarik jausi. Peloteak be zarata diferentea ateraten dau umeltasunagaz hormearen kontra joten dauanean; eta askoz bizkorrago dabil. Pelotea be beharrezkoa da erabiliko dan frontoira egokitzea: pelota bardinagaz ezin da frontoi ezbardinetan jokatu.
Barriemoilea: Jose Ramon Uriarte "Katxin"