Seme-alabak ez ditu harria jasotera bultzatu
- 2020
- MALLABIA
Hegazkinei bildurra deutse. Behin Murtziara joan behar izan eban partidu bat jokatzera eta autobusa hondatu egin zan. Abioiko txartelak atera ebezan, baina arratsalderako autobusa konpondu ebenez, beronek autobusa hartzea erabagi eban. Abioia jausi egin zan, eta bertan joiazanak hil. Ordutik, Carmelok ezin dau gainetik kendu hegazkinei deukotsien bildurra.
Barriemoilea: Carmelo Cedrún