• 2020
  • MALLABIA
Atzera

Harria jasoteko txalekoak

 

Lehenengo txalekoak Pedroren andreak, Marianjelesek, egiten eutsazan, eta Idoiari, bere andreari irakatsi eutsan ze tela klase erosi eta aparejuak; eta andrea ibili zan urte batzuetan horretan. Prakak be etxean egiten eutsiezan. Gaur egun, Zestoako zapateruak egiten dauz txalekoak, eta Nafarroako Santxin harrijasotzaileak be bai, eta gainera merkeago. Txaleko batek laurehun euro inguru balio leike gaur egun, eta prakek be hirurehun bat euro. Hainbat aguantetan dabe, gainetik narru bat ipinten jakolako eta narrua aldatu egiten dalako. Aizkolariek hainbat diru gehiago gastetan dabe materialean, Australiatik eta ekarri behar dabe eta. Hemengo aizkorak be onak ei dira.

 

Barriemoilea: Jose Antonio Gisasola "Zelai"