• 2020
  • MALLABIA
Atzera

Harri-jasotzaile hasikeratik

 

Hamalau urterekin altzau eban harria lehenengoz Gerea auzoan sanadrianetan. Hamalau urte ebazala oparitu eutsien lehenengo harria ezin eban ezelan be jaso. Hamasei urterekin lortu eban eta harro egon zan. Osabearen markak tapauko ebazala esaten eutsien. Mallabian baegoan pelotan ebilen gizon bat, eta harek be esaten eutsan urrun helduko zala. Semeak eukan zaletasuna ikusita, aita bildurtu egin zan. Askok eta askok posturetan baserrria be galtzen ebela entzuten zan, baina ezin izan eutsan burutik kendu.

 

Barriemoilea: Jose Antonio Gisasola "Zelai"