• 2016
  • BERRIATUA
Atzera

Gure Jauna gaixo eta hilzorian egozanei

 

Gure Jauna eroaten eutseen berak eta abadeak gaixoei eta hil beharrean egozanei. Negua-edo bazan, erdi ilunetan joan behar izaten eben, eta farolea eta kanpaia eroaten ebezan. Hori eroateaz gainera, hilteko zorian egozanentzat untzinoa be eroaten zan. Abadeak orioagaz igurdi egiten eutsan gaixoari bekokian, ezpainetan eta belaunetan. Baten bategaz kurutzatu ezkero kaminoan, belaunikatu egiten zan. Enterruetan be etxeetara joaten ziran gorpuaren bila.

 

Barriemoilea: Juan Luis Eizagirre