• 2017
  • ATXONDO
Atzera

Gubiak 2

 

Beste honeek, aho desbardinak ditue, okerrak, angeluan eta abar. Kirtena leizarrez egindakoa. Azkenok asko erabilita dagoz, eta hori kirtenean ezagun da, janda dagoz eta. Horreek egur handiak lantzeko eta jateko dira. Aho desbardinak be bai eta oso erabiliak. Behar-beharrezko tresnak.

Egurreko kirtena daukien tresnak egurrezko mailuaz erabili behar dira, edo handiagoa edo arintxoagoa izan leiteke. Kirtenak zenbat eta handiagoak izan, mailu handiagoa behar da. Ezpel-egurrezkoa da, gogorra. Txikiak, ostera, mailu barik erabilten dira. Esku indarrez erabilten dira barrua jateko.

 

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza