Gerraostea gogorra izan zan
- 2018
- ARRATZU
Gorpuzti egunean egiten zan prozesinora mezara joaten zan jentea joaten zan. Prozesinoa paliopean egiten zan. Palioa tela elegantea izaten zan, asko balio izaten eban. Teleari zortzi palu ipinten jakozan, eta zortzik eroaten eben palioa; lau alderdi baten eta lau bestean. Abadea erdian joaten zan kustodiegaz eta urte horretan komuninoa egin eben umeak aurretik.
Eleizearen goiko elizpetik urten eta abadetxearen aurretik pasauta, eleizearen beheko elizpetik sartzen ziran. Jentea lotu barik kantetan egoten zan koruan.
Barriemoileak: Ines Egia eta Fernando Egia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala