Aldapeko
- 2017
- ARRATZU
Pastorea txabolara maiatzaren lehenengoetan joaten zan, eta han egoten zan abuztura arte, San Inazio ingurura arte. Gerorago be egoten ziran batzuetan, baina ardiak batu eta gaztaiak egiten egun horretara arte bakarrik.
Orduan pastore asko egoan Gorbeialdean. Arraban txabola bi egozan. Beste aldean, Igiriñaon, gehiago, bost-sei, zortzi...; Orozko aldetik be baegozan beste batzuk. Gaur egun Gorbeia guztian, Zeanuri aldean, txabolan gaztaiak egiten, etab. bera baino ez dago. Orozkon beste pare bat dagoz. Lehenago, ostera, hainbeste pastore egoan.
Barriemoilea: Enrike Etxebarria
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa