Neskak mezaostean paseoan eta mutilak tabernara
- 2013
- ZAMUDIO
Hamar urte egiteko eukazan gerrea sartu zanean. Akorduan dauka bonbardaketa; etxetik hurrean egon zan zubipe baten egon ziran, eta bonbak zelan botaten ebezan ikusten eben handik. Euren baserria bizimodu bikoa zan. Alboan beste baserri bat egoan, eta harek ondoan txabolea euki eben eginda, eta haren aurretxuan behi bat egoan. Portalearen aurrean bonba bat bota eta behia tragau egin eben. Euren etxea zaharra zan, eta albo bateko hormea be bota eban. Alderdi hori zarratuta euki eben denporalditxu baten. Gero, aitak etxea bota eta barria egin eben.
Handik Arrigorriagara martxau eben; bertan hilabete egin, eta handik Okendora joan ziran, behi, gurdi eta guzti. Okendora ailegau ziran orduan, gurdia apurtu egin zan: beroagaz burtxila erre egin zan. Han egozala, nazionalista espainolak etorri eta handik etxera bueltau behar izan eben.
Barriemoilea: Pedro Etxebarria
Erakundea: Labayru Fundazioa