Patata klaseak
- 2011
- NABARNIZ
Mungia bere bonbardeau eben; itzela egon zan Mungian. Solluben luzaro egon ziran eta eurek etxetik joan behar izan eben. Etxea dana bete zan soldaduz, eta oiloak-eta hilten hasi ziranean, etxetik joatea erabagi eben. Ama hil barri egoan, eta Bilbora joan ziran behiak, txakurra eta karroa jatekoagaz-eta hartuta. Izeko bat euki eben han, Erronda kalean. Sotanoa eukan eta han egon ziran ostuta.
Egilea: Labayru Fundazioa
Barriemoilea: Maria Abio
Erakundea: Labayru Fundazioa