• 2020
  • DURANGO
Atzera

Gerraostean errotara gauez

 

 

Artoa Oromiñoko errotara eroaten eben. Karroan eroaten eben, astoagaz. Gero, astoa kendu eta kaballo eder bat erosi eban aitak Bilboko ferian. Eurek dominau eben etxean gazte-gazterik.

 

Errotan nahiko arin eihoten eben artoa. Momentuan kanbietako uruna prest euki ezean, artoa itxi eta biharamunerako egoten zan prest. Artoa eihotearren, errotaria urun apur bategaz geratzen zan.

 

Gerraostean ezin izaten eben Oromiñoko eta Mañariko errotetara joan, debekatuta egoan. Dimako Artaun auzoko errotara joaten ziran basorik baso. Gauez joan eta gauez etorten ziran. Baten, txakurra be eurekaz eroan eben; galdu egin zan eta zortzi egun garrenean agertu zan.

 

 

Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia

Erakundea: Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak