Urun integrala
- 2016
- ZEANURI
Gerraostea ezagutu egin behar da. Gerraostean gurasoek pasau ebezanak pasau ebezan. Jateko-eta hilero emoten zan kantidade bat bakotxari errazionamenturako. Urte askoan ezagutu dau errazionamentua. Ez jatekoa bakarrik; baita erretako be. Euren aitak erre egiten eban; semeek ez. Eta momentu baten eskubidea euki eben eurek be tabakoa erosteko tarjetea eukiteko. Eta, orduan, aitak hiru semeenak erosten ebazan.
Barriemoilea: Iñaki Irigoien
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa