• 2013
  • BERMEO
Atzera

Gerra kontuak

 

Ez dauka gerra kontu askorik. Ebakuau ebeneko garaiko zeozegaz akordetan da baina 1934an jaio zanez, 3 urte eta piku baino ez eukazan. Gogoratzen da ebakuau ziranean, aita bere anai zaharrenagaz ebakuau zan; ahiztea lehengusina bategaz joan zan alde batera; eta bera beste gazteago jaiobarri bategaz eta hamar urteko beste bategaz. Bere amaren auzora, San Migel auzora, Azeretxo etxera ebakuau ziran.

Gero behera bajatu ziran eta Bermeon lagunen artean, gurasoen ezagunen artean, beheko pisuetan egoten ziran; eurak azkenengo pisuan bizi ziran eta. Italiar kale batera eroaten ebezan jaten emoten eta bera neskatilei erakusten egoten zan gero hareei zeozer emoten eutsien eta. 1940tik gorakoa dauka berak argi, mundu-gerrakoa eta, argi daukaz.

 

Barriemoilea: Maria Uriondo

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa