Erregeak
- 2019
- BAKIO
Antxina, ezkontzeko, mutila neskearen gurasoakana joaten zan haren eskua eskatzen. Neskeak aurretiaz abisua emoten eban etxean, esanez mutila etxera joango zala alkarregaz alkarrizketa bat eukiteko. Bertan bakotxak ezkontzan zer emongo eban, eta ezkontzea zelakoa izango zan argitzen zan.
Baiezkoa emon ezkero, geierak egiten ziran. Eleizan abadeak esaten eban. Hiru domekatan izaten ziran geierak. Abadeak eleizan abisetan eban fulanak eta fulanok alkarregaz ezkondu gura dabela. Ezkondu aurreko hiru domeketan izaten zan hori, herriak jakin egian. Hori ohiturea izan zan.
Barriemoilea: Felisa Larrazabal
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala