• 2012
  • GAUTEGIZ-ARTEAGA
Atzera

Gazteak Marijesiak kantetan

 

Normalean 14 urte inguruko koadrilak hasten dira kantetan. Batzuk 15-16 urtekoak be egoten dira. Gitxi gorabehera unibersidadean hasi arte abesten dabe, unibersidadera hasten diranean, ez daukielako denporarik. Erreleboa pasetan da; batzuk itxi egiten dabe eta beste batzuk sartzen dira.

Lehen mutilak baino ez eben urteten. Lekukoa 14 urtegaz hasi zan. Andrazkoen lehenengo taldea izan zan. Andrazkoek eta mutilek batera egiten eben. Harrezkero danak izan dira mistoak.

Ez da egon etenik. Orain dala hiru urte ez zan adineko umerik egon bakarrik kantetan urteteko. Orduan kultur-batzordean erabagi eben penea zala urte bateko etena egotea, izan be, betidaniko tradizinoa izan da. Orduan, urte horretan borondatez batu ziranak urten eben. Bestela, beti izan dira gazteak.

 

Barriemoilea: Miren Lurdes Bilbao

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak