Ogi klaseak
- 2010
- BERRIZ
Mutilak, Garizuman normalean, txakolindegira joaten ziran; 16-17-18 urtegaz. Andikoan etxe bi egozan. Sarriuxarren, batez be, azkenengo urteetan edaten eben txakolina, ia Garai ondoan dago. Amatzan be egon zan, baina gaztea zala kendu eben. Txakolina edaten eben eta meriendea egoten zan. Ensaladea, arrautza bi, solomoa edo txorizoa jaten ebezan.
Andreak dino eurak lauretan errosariora joaten zirala, eta, gero, zinera. Bertan herrian eta Durangon egoten zan zinea. Baina lehenengo errosariora joan behar izaten eben domeka arratsaldean, eta gero trenean Durangora.
Barriemoileak: Mari Tere Alberdi eta Antonio Barajuen
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala