• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Garia 1

 

70-75 anega gari koiu dabez inoiz; zerreaz ebagia. Kodainearen kontuak makinak agertu ziranean urten eban. Orduan, garraburua gorantza adi eukiteak edo beherantza adi eukiteak ez eban inporta, makineak dana garantzen eban eta. Baina eskuz joteko, puntek danek egon behar eben alde batera, gero gari-txolea harrian joteko. Zerran ebagi, eta puntatxuak alde batera ipinten ziran. Lehenengo txurruak egiten ebezan, gero metak, eta handik gero gari-jotea egitea erabagiten zan egunean, gariak danak zabaltzen ziran etxe ondoan. Harrian paretan ziran hiru-lau iladan joten, eta arratsaldeko seirak edo zortzirak arte egoten ziran garia joten. Afari-bazkaria jan ostean makinea ipini eta garia garbitzen zan. Hareek galtzuak sokeagaz amarretan ebezan eta zotzezko eskilaretatik gora lastategira eroaten ebezan.

 

Barriemoilea: Agustin Barandiaran

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala