Dutxau astean behin
- 2008
- BASAURI
Garia kodaineaz ebagi eta pilotu egiten zan. Gero txolak egin eta amarrau behar izaten zan. Hori egin eta gero, garia joteko makinea etorten zan, eta galtzua eta garia apartau egiten ebazan. Galtzua ganaduaren jatekoa zan neguan. Galtzua sabaian gordeten zan eta garia errotara eroan, urun zuria egin eta ogia jateko.
Barriemoilea: Nieves Santamaria Orue