Hirumugarrieta
- 2017
Ganadua ferietan erosten zan. Lehenengo Basurtun egiten zan feria eta gero Zorrotzan. Orain Mungian egiten dabe.
Behin erosi eban behia Basurtuko ferian, 15.000 pezetatan, besoldadu joan orduko. Baserritarrak lehenengo feriara joan eta ganadua ikusi egiten eben, eta baten bat gustau ezkero, tratua egiten zan ugazabagaz edo tratanteagaz. Tratante desbardinak egozan, eta batek eskatutako prezioa lar eretxi ezkero, beste bategana joaten ziran. Lantzean behinean, tratanteek baserritarrak engainau egiten ebezala esaten dau, behia ontzat ekarri eta txarrak urteten ebala.
Barriemoilea: Simon Olea
Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Morga Udala eta Labayru Fundazioa