• 2014
  • ATXONDO
Atzera

Ezkaratza

 

Komedora ezkaratzean egoan, bizimodua ezkaratzean egiten eben. Txapea jarri aurretik, alde batetik, beheko sua eukien eta, bestetik, ezkaratzetik labeak ahoa eukan. Ez eukan kanpotik. Labea etxeari eutsala egoan eta labearen ahoa ezkaratzera sartzen zan; orduan, ezkaratzetik alimentetan zan. Ezkaratzetik sartzen zan abar-txortea, haltz-egurrak be bai, eta bertatik emoten jakon sua be. Ezkaratzetik bertatik eukan labeak tximinia, eta beheko suak be bere tximinia eukan gora. Beheko suaren albo baten txixilua egoan, hormara lotzen zan jarlekua eta azpian gauzak gordetako lekua eukan. Orain beheko sua eta labea be ez dagoz, baina lehenago subilostea be baegoan.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak