Laba igarra
- 2011
- BEDIA
Bilbora joan ziranean, pentsau eben euren bizitzea euskeraz egin gura ebela; eta horretarako jente euskalduna euki behar eben dendan. Neska erdaldunak hartuta erderaz berba egingo ebenez, hori ez eben gura.
Euskereak saldu egiten dauala dinoe. Komertzianteei be esaten deutsee euskereak saldu egiten dauala. Klienta askok esaten deutsee arropa bardina eurei erosten deutseela musika euskalduna ipinten dabelako, eta beharginak euskaldunak eta majak diralako. Aparte, erropea gustau egiten jake, bestela ez lirateke joango.
Barriemoileak: Manolita Bengoetxea eta Peio Aramaio
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa