• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Etxerik etxe ebilzan saltzaileak

 

Berrizen San Anton eguna ospatu izan da. Esaera zaharrak holantxe dino: San Antón, besugos al montón. Lehen besigu ugari jaten zan, orain baino merkeagoa zalako. Baserrietara makailaoa, txitxarroa, antxobea... Ondarroako sardinerek ekarten ebezan. Gurditxo bategaz etorten ziran kamino eskinaraino, eta handik deadar egiten eutsen etxeko andrei; eurak platera, patela, eskuan dala bajatzen ziran bide bazterrera.

Kinkilerak be ibilten ziran tela eta hariak saltzen. Paragueruak eta zorrozkileruak be bai. Orduan kutxiloak, azkorak, artaziak… zorroztu beharra egoan. Zorrozkilerua etxerik etxe joaten zan karrotxuagaz eta txistua joten eban abisua emoteko.

Zorrozkilerua datorrenean euria egingo dauala esaten da.

 

Barriemoileak: Klaudio Berrizbeitia eta Herminia Lazpita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala