• 2014
  • MUXIKA
Atzera

Etxeko zereginak

 

Gizonak be joaten ziran astelehenetan Gernikara. Han Eriabarrenan feria egoten zan, ganaduak ikusi eta saltzeko euki ezkero txahalen bat edo zeozer, tratuak egin. Bazkaria jan eta iluntzean etxera. Astelehenetan joaten ziran beti. Frontoira banaka bat bai, baina gitxi. Ganadu kontua izaten zan gehiago: saldu, erosi, kobrau, hori izaten zan. Etxeko zereginetan normalean amari behar gehiago toketan jakon. Andrei baserrian beti behar gehiago egitea toketan jake. Solora be gizonakaz joaten ziran, etxera etorten ziranean kortara be gizonakaz joaten ziran. Eta gero egin behar izaten eben jatekoa, garbitasuna eta beste guztia. Normalean andrei gehiago egitea tokau jake.

 

Barriemoilea: Imanol Enbeita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak