Jentilak oso indartsuak ziran
- Personaia mitologikoak
- 2018
- ZEBERIO
Berdurea jaten zan asko: porrua, azea, koliflora, patatea. Orduan berdura klase gitxiago egoan. Frutea be asko egoten zan, muna- eta erreka-bazterretan sagarrak, esaterako. Urtebeteak egoten ziran udagoienean hasita. Kamaran edo lastategian ixten ziran bedar sikuaren gainean, eta zimel-zimel egiten ziran. Neguan laranjak etorten ziran herrira, eta baten bati zeozer gozoa eroan gura izaten jakonean, laranja batzuk eroaten ziran.
Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza