Ganaduaren jatekoa
- 2018
- ARRATZU
Euren etxea goi-etxea izan zan. Inguruan dagozan ia aldea-etxe guztiak behe-etxeak dirala dino. Behe-etxeak beheko aldean dauka bizitzea; lurrean. Gehienek lurra euki dabe behean, kuartuetan, suteetan eta danean, eta gero, aldiro-aldiro ohola ipini dabe, eta beste batzuk beluago-beluago zementua eta beluago-beluago baldosak. Horreek danak barriak dira. Lekukoaren gazte denporan, lurra euki dabe gehienek behean, eta gero ohola. Horreei behe-etxe esaten jaken, behean suetea eta kuartuak euki dabezalako. Etxearen erdia horretarikoa izan da, beste erdia gortea, eta goian kamarea eta lastegia. Gehienak beheko etxeak ziran. Euren etxea goi-etxea izan zan, beheko aldean almazena egon zalako. Orain tejabanea dagoan lekuan egoan euren etxea, eta etxearen atzeko erdian ferrerie egoten zan, eta han egiten zan fundiziño. Almazen moduan aurreko behea euki eben.
Barriemoilea: Jose Amezaga
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala