Euskaldunan ikasi eta lan egin
- 2014
- BILBAO
Tresnak garbitzeko, «Lagarto» erabilten zan, baina ahiztea jaboia etxean egiten bere ikusi dau. Orioagaz egiten eban jaboia: egosten ipini, zabaldu eta gogortu egiten zan. Orain «Chimbo» jaboia dago, baina iluntxua da orio ilunagaz egiten dalako. Lehengo jaboiak argiagoak ziran. Jaboi hori erropak garbitzeko bere erabilten eben. Erropea apur bat umeldu, jaboia emon eta beratzen ipinten eben. Garbitu etxean egiten zan eskuz, eta gero labaderora eroaten eben jaboia kentzen. Ipintza azpian egon zan labaderoa. Hango errekan harri bi edo hiru egon ziran erropea aklaretako. Itzel aklaretan ziran.
Barriemoilea: Felisa Atela
Erakundea: Labayru Fundazioa