Bedia eta Kolazino
- 2011
- BEDIA
1949an, ama seina eukiteko egoala, etxea erre jaken. Biharamonean fraka bat kanbietako ez eukien inork be; etxe barik eta erropa bat barik geratu ziran. Ezer bere barik lotu ziran kalean. Inusturia jausi zan etxearen gainean, eta etxe guztiak batera suak hartu eban. Irailaren 4an izan zan; bero derditsadua egin eban egun haretan, eta arratsaldean ekatxa. Suertea euki eben, eta inori bere ez jakon ezer pasau.
Etxea erre jaken, baina aita pozik egoan gortea salbau ebelako; etxeak baino gehiago balio eban berarentzat. Etxea, orain, dana dago altura baten, baina lehen gortea baxuago egoan. Oraindik uda zan eta beraneante asko egoan. Arratsaldeko seiretan hartu eban su etxeak, egunez; eta ehundaka-ehundaka persona etorri ziran borondate onez behar egiteko prest, ura erreketatik ekarten. Baina etxeari ezin izan jakon salbau ezer bere. Baina gortan lastategia bedar sikuz beterik egoan, eta dozena bat gizon sartu ziran mantakaz, zakuakaz… Txingar bat sartzen zan momentuan, ito egiten eben.
Barriemoilea: Bene Markaida