Asko kantau izan dau
- 2018
- ARRATZU
Etxe inguruko lurren izenek santuen izenakaz zerikusia daukie. Konbentuko sarrerako lurrak Rivotorto dauka izena. Rivotorto San Frantzisko ibilten zan lurrak eukan izena; eta monjak frantziskanoak izan ziralako ipini eutsien izen hori lur-zati horri.
Herriko neskatxi bat bertara sartu zan monja. Bertara sartzeko, dotea emon behar izaten eben, eta dirua ez eukanak ordezko zeozer emon behar izaten eban. Hori solo hori neska horren aitarena zan, eta alabeari emon eutsan, konbentuan sartzeko dote lez emoteko.
Barruko beste lur-zati batek San Jose dauka izena, eta ortuarirako eta lorategirako erabilten ebenak Nazaret.
Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza