• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Eskolea

 

Eskolan neskak alderdi baten egoten ziran eta mutilak bestean. Maisu-maistrek bere bertan eukien bizilekua, kanpotarrak ziran eta. Eskolan dana egiten eben erderaz, dotrinea eta guzti. Dotrinea erderaz egiten eben eskolan, baina abadeak euskeraz egiten eutsen eleizan.

Eskolan leiduten ikasten eben, eta neskek arratsaldean josten eta bordetan. Maistra onak euki ebezan, faxistak, baina. Orduan ez ekien politikea zer zan eta ume danek pozez altzetan eben Espainiako banderea. "Cara al sol con la camisa nueva…" bere kantetan eben, eta arratsaldean "por Dios, por la patria y el rey…". Umetan pozez kantetan eben, ez eukien horren kontzientziarik eta.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erlazionatutako Bideoak