San Migel egunean Aralarrera
- 2014
- BILBAO
Ikatzagaz burdina labretan zan, eta harek ixten dauena zan eskoria. Zarratu barrioan zabortegia egoan. Han jenteak San Migelekoak, Bidebietakoak, Etxebarrikoak eta danak... joaten ziran atxurtxu bategaz eskarabilea batzen, barriro txapatik pasetako. Jente askok hori saldu egiten eban. Guardea etorten zanean karraka eskapetan eben. Gero barriro joan eta batu egiten eben. Hori saldu egiten zan. Eta gero hori danori, han lotzen zana ekarten eben bideak arregletako, ze ez zan egon asfaltorik.
Barriemoileak: Iñaki Dobaran eta Miren Beti