Gabonetan jatekoak
- 2012
- MUNGIA
Lekukoak gehien gogoratzen dauana errotearen soinua da. Gauez ibilten zan errotea klan-klan-klan-klan… Horregaz soinuagaz hartzen eben loa. 3 anaiek gela baten egiten eben lo. Albokoan osaba gaztea egoan. Noizean behin jagi egiten zala entzuten eben. Doinua gelditzen zanean, errotaria izartu egiten zan.
Errekea handia izan arren, ur gitxikoa zan. Ordu bi joten eban gehien erroteak. Ordu bi garrenean agortu egiten zan ura. Anteparako ura agortu egiten zan, eta orduan errotea gelditu egiten zan. Orduan katea altzau behar zan.
Barriemoilea: Ander Manterola