• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Errondariak goizaldean bentanara

 

Errondariak abisau barik etorten ziran, eta batak besteari aurrea koiuten, gainera. Bata bentanan paretan bazan, besteak harrika egiten eutsan. Igual neskato bategaz mutil bi egoten ziran apur bat berba eginda-edo, orduan danakaz egiten zan-eta. Horreexek zerok egoten ziran orduan bere. Errondariak goizaldean etorten ziran, etxean bere ez eien igarri kanpotik zala. Ohera joaten ziran lo egiten joango balira lez, eta gero… Igual bi edo hiru bere joaten ziran era batera, eta bentanan kanta itzelak egiten ebezan. “Altzau, altzau, neu bere altzauta nago, eta altzau zuek bere” esaten eben. Bentanan inondiko txakurra auzika entzuten zan. Ez eben gura euren aitak entzun eizan, ze euren aita serioa izan zan eta ez jakon gustetan mutilak etxe inguruan ibiltea.

 

Barriemoilea: Mari Ugarte

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala

Erlazionatutako Bideoak