• 2015
  • GALDAKAO
Atzera

Errekako arrainak

 

Loinak, barboak eta angilak koiuten ebezan. Butroia gauean errekara bota eta goizean altzetan zan. Hurrengo goizean altzetan ebenean, topera egoten zan, beterik. Horreek arrainak jaten ziran, baina ez eukien substantziarik; sosotxuak ziran. Pernilagaz edo gazi apur bategaz ipinten ziran. Ez jako lar gustetan hemengo errekako arraina. 50eko hamarkadatik honantza, Durangon paper-fabrikea montau ebenean, errekea galdu egin zan, eta orain atzera hasi da arrain apur bat agertzen. Urte askoan hor ez da ezer be egon.

 

 

Barriemoilea: Bizente Zelaia

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak