Argizaria
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Lehenengo janariakin zelan dabilzan begiratzen dau, ze erreserbak behar dabez. Erregina arrautzak jarten hasten danean eta poblazinoa aurrera martxan hasten danean, lagundu egin behar jake janariakin. Janaria barruan gordeta daukien arren, egun batetik bestera geratzen dira bape barik. Orduan, zaindu egin behar da. Hilebete baino lehenago derrigor joan behar da ikusten. Eguraldi txarra badago, haizeak-eta, ze eragin euki dauan begiratu behar da. Igual tapak bota ditu edo erlauntza jo. Edo leku batzuetan animaliak be badagoz, basurdeak, korzoak... Baten batek jo eta kaxea botaten dau igual eta ganean egon behar izaten da beti. Beste lan bat da argizariak prestetan hastea, behar diran kaxa barriak egin, erlategia garbitu bedarra hasten dalako…
Barriemoilea: Valentin LLona
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa