Txikitan ezkutuan kantak ikasi beharra
- 2010
- BERRIZ
Zabalgunea (ensantxea) markauta egoan, kaleak markauta egozan; baina hondino kale artean baserriak geratzen ziran, ze oraindik egin barik egozan. Bilbo zabaltzen hasi barik egoan. Sabino Arana, esaterako, eginda egoan. Aita baserritik etorritakoa zan, eta ortu bat eukitea gustetan jakon. Jaio zan barrioan be aitak ortutxoa eukan. Aurretik bat euki eban Sabino Arana inguruan, bazterrean. Handik trenbidea pasetan zan. Orain Avenida Ferrocarril esaten jako eta trenbidea estalita dago. Emoten dau Bilbo leuna dala, baina lehen ez zan holakoa. Esaterako, euren baserria behean egoan, trenbidearen parean, eta gero kalea altzau zan. Orduan baserriren batzuk geratzen ziran, banaka bat.
Barriemoilea: Iñaki Irigoien
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa