• 2021
  • AMOROTO
Atzera

Eleizea

 

Eleizeak garrantzi handia ei eukan lehenago. Eleizearen aurrez aurre bizi ziran eurak eta domeketan arin-arin joaten ziran. Meza nagusia goizeko hamarretan izaten zan eta arratsaldeko zazpiretan bestea. Errosarioa be errezetan eben, eta maiatzean, San Anton ermitara joaten zan ume-taldea kanta ederrak kantau eta errosarioa errezetan. Halanda be, eleizan ito egiten ei zan bera. Bilboko Jesuitetako goizeko zazpiretako mezara kriada-kuadrillea joaten zan, eta handik danak etxera. Eleizea handia izan arren, neskaz bete egiten zan.

 

Barriemoilea: Mari Arostegi