Ikatzaren garraioa
- Garraioa
- 2012
- MUNGIA
Eleizako sepulturak ezagutu dabez. Eskinetan kandelak ipinten ziran eta dirua botaten zan. Abadea etorten zan eta paternosterko pezeta bat edo ahal ebana botaten eban bakotxak. Familia bakotxak berea eukiten eban, eta guztientzat lekurik egon ezean, sepultura baten bi egoten ziran. Kasurako ugazaba eta errenterua baten egoten ziran. Etxearena gehiago izaten zan familiarena baino; hau da, etxeagaz lotuta egoan.
Sepultura hori domekaro eta jai erdietan ipinten zan. Kandelak bizten ziran, eta, gero, abadea etorten zan eta errezau egiten eben. Pezetako paternoster bat. Hori mezaostean egiten zan. Sepulturetan andrazkoak egoten ziran.
Gizonezkoak bankuetan egoten ziran, eta andrak belauniko egoteko aulkitxuetan.
Barriemoileak: Klaudio Berrizbeitia eta Herminia Lazpita
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala