Honek ekarri...
- 2012
- MUNGIA
Tormentia datorrenean egin behar deutsazu itsasoari, norberak gura dauan moduan barik, itsasoak dinoan moduan joan behar da; beragaz batera, berari amore emoten, amore emoten... Portua hur egon ezkero, hurrena portura joatea da. Sarritan jakiten zan gitxi gorabehera noiz etorren tormentie eta nondik etorren. Orain erradioak emoten dau partea. Antxina gizon zaharrek jakiten eben lainoakaz, baltzuneakaz, eguzkia gorri sartuta edo, haize herrikoa dagoan ikusi… Euren ideiak eukiten ebezan. Lekukoak eurei entzunda dakiz horreek.
Barriemoilea: Felipe Iriarte
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa