• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Egun guztirako eskolara

 

Egun osorako joaten ziran eskolara eta jateko txokolate-ontzea eroaten eban; "papel de estraza" dalakoaren barruan. Gero Mungiako dendan ogitxu bat erosten eben, ritxea esaten jakona: larogeita hamar zentimo kostetan zan eta papelezko pezeteagaz pagetan eben orduan. Hori bazkaltzen eben. Hamabietatik ordu bietara libre eukiten eben eta plaza ingurura joaten ziran. Baserrikoak kasik danak lotzen ziran bazkaltzen. Ogia erosten beti denda batera joaten ziran.

 

Barriemoilea: Juan Angel Garai

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa