Pelotarako afizino handia
- 2017
- ARRATZU
Bogadea egiten errekara joaten ziran. Bertan uragaz beti euki dabe komenientzia on-ona. Lehenengo ipinten zan erropea tinaku baten beratzen, ur berotan. Orain lejia botaten jako, baina lehen surtako hautsa botaten jakon, eta han eukiten zan erropea, surtako hautsetan. Hautsa garbia zan. Erropea jaboiakin jabonau, ipini tinakuan, ur beroa bota, eta hautsa pasetako ipini sara bat, erropa iregitxuagoa dana, eta handik pasau eta gero eragin. Bertan 3-4 ordu egon behar dau erropeak.
Gero mahai bat edo ohol bat ipini zutunik. Atzea altzau eta beste aldea tinakuan ipinten zan. Bertan erropea jabonetan zan.
Gauean errosiora ateraten zan erropea. Munetan zabalduta ipinten ziran behean. Han itxi, eta eguzkia ondo koiu dabenean batu eta jaboia kendu behar jaken.
Barriemoileak: Milagros Larrazabal eta Milagros Agirre
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala