• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Bildotsak hil eta putzitu

 

Bildotsak etxean hilten ziran, gero tabernetan saltzeko.

Lekukoak lehenengoz berak bildotsa hil behar izan ebanekoa kontetan dau: senarra kanpoan zan, esneak partitzen. Goiz baten hazi-bildots bati odolarenak emon eutsan, eta derrigor hil behar izan eban. Hil eta gero, bildotsari narrua kendu behar izaten jako. Hain ondo egin eban eginbeharrekoa ze, harrezkero berak hil ditu etxeko bildots guztiak.

Bildotsak hilteko, mahai ganean ipini, kutxiloa zamatik sartu, eta odolustu egiten dira. Gero narrua kentzeko, lehen ahoaz putzitzen ziran; goma bat ipini ebagia egin zan lekuan, eta era horretara samurrago kentzen jakon narrua. Gaur egun, ostera, konpresorea erabilten dabe.

 

Barriemoileak: Justa Oregi eta Crispin Arregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala