• 2017
  • DERIO
Atzera

Bilboko ortusantua

 

Deriok bere kanposantua dauka, San Kristobal eleizearen atzeko alderdian; hori herriko ortusantua da. Bilboko ortusantua beste lekuren baten egiteko izan ziran, baina trena honantza etorrela aprobetxauta, terrenoak erosi eta Bilbokoa bertan egitea erabagi zan. Trenean gorpuak ekarten ebezan, zeozer ordainduta. Ortusantuaren lur-zati handiena Zamudiorena da, nahi-ta Derio bertan egon. Derioko bide-kurutzeari Vistalegre esaten jako. Gorpuak idiakaz edo behiakaz gurdi gainean eroaten ziran trenetik ortusanturaino.

 

Barriemoilea: Juanjo Ibarluzea