• 2014
  • BILBAO
Atzera

Bilboko kolegioak

 

Bilbon hiru kolegio famoso egon ziran: Santiago Apostol, Eskolapioak eta Jesuitak. Bigarren mailan Plaza Barriko Maristak egozan. Euren kolegioaren aurrez aurre nesken kolegio bat egoan, El Pilar, Franciscanas de Montpelier kongregazinokoena.

Kolegioen arteko lehiak eta pikeak oso famosoak ziran; ez bakarrik kirolean, baita beste arlo batzuetan be: Santiago Apostol vs Jesuita vs Eskolapioak. Esate baterako, lehen cuarto y revalida eta sexto y revalida egiten eben, eta gero institutura joaten ziran. Lehia eukiten eben ea zein kolegiotako ikasleek atera ebezan emaitzarik onenak. Ikasleak be euren koloreak defendiduten saiatzen ziran.

 

Barriemoilea: Xabier Eskauriatza

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa